KOT · Online Denda | Izan nomada
100% kotoi organikoa eta material jasangarriak, kamiseta eta izaerditakoak. Camisetas y sudaderas 100% algodón orgánico y materiales sostenibles. 100% organic cotton and sustainable materials, t-shirts and sweaters.
kot, kotoia, algodón, organic, organikoa, organico, cotton, kamiseta, kamisetak, camisetas, sudaderas, izerditakoak, hoodies, sweaters, euskal, herria, basque, country, natura, kot, nature, naturaleza, landscape, paisaia, paisaje, gorbeia, Aizkorri, Txindoki, Udalatx
4
home,page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-4,woocommerce-no-js,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,qode_grid_1300,qode_popup_menu_push_text_right,footer_responsive_adv,hide_top_bar_on_mobile_header,columns-4,qode-theme-ver-12.1,qode-theme-bridge,wpb-js-composer js-comp-ver-5.1,vc_responsive

nomadak 18:

Gizakiak urte gehiago eman ditu nomada izaten, sedentario baino. Azken 10.000 urteetan, ordea, herrietan, hirietan biltzen joan gara, gure eguneroko mugimendua murrizten. Baina gure izatea inguratzen duena nomada izaten jarraitu du. Bizitza etengabeko bidai bat da. Gure pentsamendu eta ametsek aurrera egiten dute beti. Gorputza piztuta egoten da ordu oro, oinek nora joan itxaroten duten bitartean. Eta gure lana erritmo horretara moldatu nahi dugu. Bilduma nagusia dendetan saltzen jarraituko den arren, online txoko honetan gure nomada senari irtenbidea emango diogu, sasoirik gabe, eskemarik gabe, diseinu berriak sortuz. Eta, horretarako, gure inspirazioa inguratzen gaituen natura izaten jarraituko du: mendia eta kosta, animaliak eta landareak, egunsentia eta ilunabarra, haizea eta euria.

H A U R R A
N E S K A
M U T I L A
P O L T S A K

“KOTen bidea jarraituz, zidor berriak esploratuz goraipatu nahi dugu gure nomada sena.

J A S A N G A R R I T A S U N A:

Kotoi %100 ekologikoa, material jasangarriak eta birziklatuak.

Kotoi organikoa.

Gure jantziek GOTS, OCS Blended, OCS 100 eta Oeko tex ziurtagiriak dituzte.

Tinta ekologikoa.

Diseinu guztiak oinarrian ura duten tintekin sortzen ditugu, disolbagarriekin beharrean.

Bertatik bertara.

Euskal Herrian diseinatu eta egiten dugu ekoizpenaren alde nagusia.

Jasangarritasuna.

Naturarekiko errespetua gure nortasunaren oinarria da, guk eta gure ondorengoek inguratzen gaituena bizi eta disfrutatzea nahi dugulako.

Material berriak.

Kotoiaz gain material jasangarri berriak erabiltzen hasi gara, tencela (zelulosa oinarri duen ehuna) eta birziklatutako poliesterra, kasu.

Sarean.

Produktu berriak etengabe gehituko ditugu. Gure sare sozialak jarraitu nobedade guztien berri izateko.

KOT-ek 20 urte bete ditu eta denbora guzti honetan bidailagun izan ditugu gure herrietako dendak. Horregatik, haiengan sinisten dugulako, jarraitzen dugu hurbileko merkataritzaren alde apustu egiten eta dendarien aholku eta iradokizunei adi entzuten. Bertan eros ditzakezu gure bilduma nagusiko produktuak.