KOT · Online Denda | Kontaktua
100% kotoi organikoa eta material jasangarriak, kamiseta eta izaerditakoak. Camisetas y sudaderas 100% algodón orgánico y materiales sostenibles. 100% organic cotton and sustainable materials, t-shirts and sweaters.
kot, kotoia, algodón, organic, organikoa, organico, cotton, kamiseta, kamisetak, camisetas, sudaderas, izerditakoak, hoodies, sweaters, euskal, herria, basque, country, natura, kot, nature, naturaleza, landscape, paisaia, paisaje, gorbeia, Aizkorri, Txindoki, Udalatx
2176
page-template-default,page,page-id-2176,woocommerce-no-js,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,qode_grid_1300,qode_popup_menu_push_text_right,footer_responsive_adv,hide_top_bar_on_mobile_header,columns-4,qode-theme-ver-12.1,qode-theme-bridge,wpb-js-composer js-comp-ver-5.1,vc_responsive
Kontaktua

Duda edo galderarik izanez gero idatzi helbide honetara: denda@kot.eus

HELBIDEA:

KOT

Telleria, 2

01400 LAUDIO

Araba

T: 663 624 553

Erosketa Jarraibideak

KOT online dendan erostea oso erraza da. Menuaren bitartez edo bannerrak erabiliz aukeratu genero eta modeloa, gero kolorea eta neurria aukeratu eta saskira gehitu.

Beste produkturen bat gehiago nahi izanez gero prozesu bera errepikatu eta bukatzerakoan saskira joan.
Ordainketa burutzeko beharrezkoak diren datuak bete eta erosketa Paypal zerbitzuaren bidez burutzea baina ez zaizu falta.
Dudarik izanez gero idatzi denda@kot.eus helbidera eta saiatuko gara zure arazoa konpontzen.

Bidalketak eta itzulketak

Bidaltzeko moduak eta entregatzeko epeak

Produktuak prestatzeko epea 10 egunez luzatu daiteke.

Bidalketak Correos-en bitartez egiten dira.

Honako entrega epe hauek aurreikusten dira:

  • Hego Euskal Herria: 2 eta 3 lanegun artean.
  • Ipar Euskal Herria eta atzerria: Kontsulta egin.

Eremu edo herrialde jakin batzuetarako bidalketen kasuan, baliteke salgaia Aduanara iristean gastu edo zerga batzuk ordaindu behar izatea. Erosleak ez baditu zenbateko horiek ordaintzen eta ez badu salgaia jasotzen, hala Correosek nola aduanek berau jatorrira bueltatzeko eskubidea izango dute. Gastu horien ordainketa ezin da inola ere berreskuratu.

 

Bidalketa okerrak

Jasotako produktua akastuna bada, erretiratu egingo zaio eta produktu zuzena entregatu, erosleak inolako gainordainik izan gabe.

 

ITZULTZEKO BALDINTZAK

Itzulketa bat egin nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri behar duzu erosketa jaso eta hamabost eguneko epean, ondorengo helbide elektronikoaren bidez: info@kotnatura.eus

Salgai guztiak beren bilgarrian itzuli behar dira, akatsik gabe eta garraiorako babestuta. Hala ez bada, KOTek itzulketa errefusatzeko eskubidea izango du.

Itzulketak KOTera bidali behar dira, 5 laneguneko epean, KOTek itzulketa onartzen duen egunaren ondorengotik hasita. Hala ez bada, errefusatu eta bueltan bidali ahal izango du. Salgaia jaso eta akatsik ez duela ikusi ondoren, erosleari dagokion diru-zenbatekoa itzuliko dio.

Salgaiaren itzulketak sortutako garraio gastuak bezeroaren kontura izango dira.

Bidalketa helbidea ondorengoa da:

KOT

Telleria 2

01400

Laudio

(Araba)

Baldintzak / Lege oharra

Agiri honen bitartez, Arabako Laudio udalerriko (01400) Telleria kalea 2 helbidea daukan KOT jabetzakoa den www.kot.eus webgunera sartzen diren ERABILTZAILEENTZAKO Erabilera Baldintza Orokorrak ezartzen dira. www.kot.eus webgunera sartzeak Erabilera Baldintza Orokor hauek erabat onartzea dakar.

 

1. KONTRATATU AURREKO INFORMAZIOA, KONTRATAZIO-BALDINTZEN ESKURAGARRITASUNA, KONTRATATZAILEAREN ONESPENA, KONTRATATU ONDORENGO DOKUMENTAZIOA ETA INFORMAZIOA

Erabilera Baldintza Orokor hauek zein KOTen webgunean erabiltzailearen esku jartzen diren zerbitzu anitzen Kontrataziorako Baldintza Orokorrak etengabe daude ikushai KOTen titularitatekoa den http://www.kot.eus webgunean; erabiltzaile orok artxibatu eta inprimatu ditzake eta, beraz, aldez aurretik webgunearen erabilera baldintzen eta zerbitzu anitzak emateko oinarri izango diren kontratazio baldintzen informazioa izan dezake. ERABILTZAILEAK erosten dituen produktuei dagokienez, erosketa egiterako unean edo, nolanahi ere, hogeita lau orduko gehienezko epearen barruan, KOTek faktura justifikatzailea bidaliko du KONTRATATZAILEAK, erabiltzaile gisa erregistratzeko bete duen inprimakian harremanetarako bide nagusi gisa eman duen helbide elektronikora, erositako produktuaren edo produktuen deskribapenarekin eta produktuon kostuarekin (zergak banakatuta adieraziz, zergarik aplikatu behar izanez gero). Halaber, KONTRATATZAILEAK, bere eremu pribatuan, eskuragarri izango ditu honako Baldintza Orokorrak zein Kontrataziorako Baldintza Orokorrak; baita kontratatuta dauzkan zerbitzu zehatzei buruzko xehetasunak eta horien indarraldia ere, ordainketak egiaztatzen dituzten fakturekin batera. Baldintza Orokor hauen edo Kontrataziorako Baldintza Orokorren edozein aldaketa egingo balitz, argi eta garbi erakutsiko litzateke webgunean (http://www.kot.eus), eskuratzeko erraza den leku batean. Aurrez adierazitako dokumentazio guztia inprimatu eta artxibatu egin ahal izango du KONTRATATZAILEAK eta edozein unetan eskatu ahal izango du posta elektroniko bidez, harremanetarako inprimakia erabiliz.

 

2. www.kot.eus WEBGUNEAREN XEDEA

KOT webgunea ehun-gaiak eskaintzeko sortu da.

 

3. WEBGUNERA SARTZEKO ETA WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK

www.kot.eus webgunea erabiltzeko ez da nahitaezkoa izena ematea edo ERABILTZAILEA erregistratzea; beharrezkoa izango da, baina, zerbitzuak kontratatzeko. Horretarako, ERABILTZAILEA erregistratzeko inprimakian hainbat datu sartu beharko ditu; inprimaki horretan ere jasotzen dira Erabilera Baldintza Orokor hauek (ikus Baldintza hauen 1. klausula). KOTen webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintzak indarrean dagoen legeriak eta fede onaren printzipioak eraentzen dituzte; ERABILTZAILEAK webgunearen erabilera egokia egiteko konpromisoa hartzen du. Debekatuta daude, beraz, legezkotasuna eta hirugarrenen eskubideak edo interesak urratzen dituzten ekintza guztiak: intimitaterako eskubidea, datuen babesa, jabetza intelektuala -espresuki eta irmoki, KOTek honako debekuak ezartzen ditu:

– edozein bide erabilita, webgunean edo webgunearen bitartez, KOTen sistemei edo hirugarrenei edozein motatako kaltea eragin diezaieketen ekintzak gauzatzea.

– beharrezko baimenik gabe, edozein eratako publizitatea edo informazio komertziala sartzea, zuzenean edo ezkutuan; eskatu gabeko posta-bidalketa masiboak (spaming) egitea edo, sareko zerbitzariak blokeatzeko helburuz, mezu handiak bidaltzea (mailbombing). KOTen erabiltzaile edo KONTRATATZAILE batek masiboki mezu baztergarriak bidaltzen dituenean, era horretako jardunbideen aurkako erakunde inpartzial anitzek jakinarazpenak bidaltzen dizkiote KOTi; jardunbide horrek KOTen irudia eta prestigioa kaltetzen ditu. KOTek era horretako jakinarazpenak jasotzen baditu, jakinarazi egingo dio KONTRATATZAILEARI, jardunbide txar horiek egiteari berehala utz diezaion. KOTek ez du baloratuko KONTRATATZAILEAREN jomuga izan diren helbide elektronikoak titularren baimenarekin lortu ote dituen; jardunbide horien aurkako erakunde batek jakinarazten dion bakoitzean jardungo du erakunde horiek eskatu gabeko mezuak jasotzen dituzten pertsonen kexak jasotzen dituzte eta, beraz, KONTRATATZAILEAK ez badio horrela jokatzeari uzten, KOTek berehala etengo du zerbitzua eta amaitutzat joko du kontratua eta bere interesak defendatzeko egoki irizten dizkion legezko ekintzak erabiliko ditu. Halaber, guztiz debekatuta dago sarean arazoak edo erasoak eragiteko helburuz diseinatutako programak erabiltzea. Baita zerbitzarien segurtasuna probatzen saiatzea ere, erabiltzailearen jardunerako erabat beharrezkoa ez den edozein sarrera edo ekintza gauzatuz. KOTek edozein momentutan eten ahal izango du bere webgunerako sarbidea, legearen, fede onaren edo honako baldintza orokorren aurkako erabileraren bat hautematen badu, ikus zazpigarren klausula.

 

4.EDUKIAK

KOTen webguneko edukiak honakoek prestatu eta sartu dituzte:

– KOTek erakundeak berak, barruko zein kanpoko iturriak erabiliz; horrela, barruko iturriak erabilita prestatutako edukien erantzule bakarrik egingo da KOT.

– ERABILTZAILEEK, kolaborazioen bitartez edo edukiak borondatez sartuz; kasu horretan, erabiltzaileak izango dira erantzule bakarrak eta KOTek ez du eduki horien ondorioz sor daitekeen erantzukizunik bere gain hartuko.

– KOTekin zerikusirik ez duten pertsona fisikoek eta juridikoek, webgunean zuzenean sartzen diren kolaborazioen bitartez edo esteken edo link-en bitartez; kasu horietan, pertsona horiek izango dira era horretan sartutako edukien erantzule bakarrak eta KOTek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko. Gainera, KOTen webgunearen bitartez, KOTen zein hirugarrenen produktuak eta zerbitzuak jartzen dira ERABILTZAILEAREN esku, komertzializatzera bideratuta daudenak eta Baldintza Orokorrak zein bakoitzaren baldintza partikularrak bete beharko dituztenak.

KOTek ez du bermatzen kanpoko hirugarrenek eskainitako zerbitzuei buruzko edukiak egiazkoak, zehatzak edo eguneratuak direnik eta ez du bere gain hartuko hirugarren horiek eskain ditzaketen zerbitzuen ezaugarrietan jaso daitezkeen hutsen edo akatsen ondorioz sor daitezkeen kalte edo galeren erantzukizunik.

Bere webgunean KOTen webgunerako esteka edo lotura bat ezarri nahi duen ERABILTZAILEAK ez du webgunean jasotzen diren informazioen, zerbitzuen edo produktuen legez kanpoko edo fede onaren aurkako erabilerarik egingo; hain zuzen ere, bere webgunean esteka sartzen duen ERABILTZAILEAK honako konpromisoak hartzen ditu:

– KOTen webgunean ERABILTZAILEAREN eskura jarritako edukiak, zerbitzuak edo produktuak inola ere ez suntsitzea, kaltetzea edo aldatzea

– KOTek bere webgune propioan KOTen webgunerako esteka sartzen duen ERABILTZAILEAREN webguneko estekaren edo edukien ikuskapena egiten duenik ez adieraztea. KOTek inola ere ez du bere gain hartuko KOTen webgunerako esteka edo link-a sartzen duen ERABILTZAILEAREN webgunean jasotzen diren edukien edo zerbitzuen erantzukizunik.

– bere webgunean ezingo du KOTen marka, izen komertziala edo beste edozein zeinu bereizgarri jarri, erakundearen aldez aurreko baimenik gabe.

 

5. KOTen ERANTZUKIZUNAK

5.1 Akatsak konexioetan, ezustekoak eta ezinbestekoak: KOT ez da erantzule izango sor daitezkeen akatsen, sarbideko eta sistemako atzerapenen edo Internet sareko arazo orokorrekin lotuta sor daitekeen edozein anomaliaren, ezustean edo ezinbestean sor daitezkeen kausen edo aurreikusi ezin diren bestelako gorabeheren aurrean eta, beraz, enpresaren fede onari heltzen dio. KOTek, baina, gorabehera horiek konpontzen saiatzeko konpromisoa hartzen du, bere eskura dituen bitarteko guztiak jarriz eta ERABILTZAILEARI gorabeherak ahalik eta lasterren eta ondoen konpontzeko beharrezko laguntza guztia eskainiz. Halaber, KOT ez da arrazoi horien ondorioz komunikazioetan sor daitezkeen hutsegiteen, ezabatzeen edo osatu gabeko trantsizioen erantzule egiten, beraz, ez du bermatzen webgunea uneoro operatibo egongo denik, KOTi egotz ezin dakizkioken arrazoien ondorio baldin badira eta KOTek eskuragarri dituen bitartekoekin konpondu ezin badira.

5.2 Webgunearen erabilera: KOT inola ere ez da izango KONTRATATZAILEAK egiten duen erabilera ez eraginkorragatik eta fede txarreko erabileragatik sortutako hutsegiteen edo kalteen erantzulea. Ezra KOTen eta KONTRATATZAILEAREN arteko komunikazio faltagatiko ondorio larriagoen edo arinagoen erantzule ere, horren arrazoia posta elektronikoaren funtzionamendu eza edo KONTRATATZAILEAK, www.kot.eus webgunearen erabiltzaile erregistroan, emandako datuak faltsuak izatea denean.

5.3 Erantzukizuna: KOTek bere gain hartzen ditu eskaintzen dituen zehaztutako zerbitzuak ematearen ondoriozko erantzukizunak, erabiltzaileen esku jartzen diren zerbitzuak kontratatzeko baldintza orokorretan zehazten den bezala.

 

6. BERMEAK

Produktua akastuna bada, KOTek produktua konpondu, ordeztu, prezioa jaitsi edo kontratua amaitu beharko du, dagokionaren arabera; kudeaketa horiek doanekoak izango dira kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako. KOTek, entrega egiten denetik bi urteko epearen barruan adierazten diren desadostasunen aurrean erantzungo du. Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak desadostasunaren berri izan eta bi hilabeteko epearen barruan emango beharko diote horren berri saltzaileari.

 

7. ERABILTZAILEAREN ERANTZUKIZUNA

7.1 Zerbitzua ondo erabiltzea: ERABILTZAILEAK zerbitzua ondo erabiltzeko betebeharra dauka eta, beraz, ezin du legeak debekatutako edo merkataritzako erabilerek arbuiatutako edozein jardunbidetarako fede txarrez erabili. ERABILTZAILEAK legez kanpoko edozein jarduketa eta, oro har, edozein erabilera egin duela benetan jakiten duenetik, honako Erabilera Baldintza Orokor hauek, inguruabar horien berri eskudun agintaritzari emateko eta ERABILTZAILEARI baja emateko edo KOTen webgunerako sarbidea mugatzeko ahalmena ematen diote KOTi. ERABILTZAILEAK zuzenean kaltetutako hirugarrenek, Epaitegien edo bestelako organismoen aurrean, abiarazitako edozein erreklamazioren edo legezko edozein ekintzaren, ekintza judizialen edo epaiz kanpoko edozein ekintzaren erantzule bakarra ERABILTZAILEA izango da; hark hartuko ditu bere gain, hala badagokio, eta erreklamazioa KOTen aurka egiten bada, honek bere gain hartu beharko lituzkeen gastu, kostu eta kalte-ordain guztiak. Halaber, eragindako kalteak edozein erako legez kanpoko jarduera dela benetan jakiten duenean, eskudun agintaritzari intzidentzia horien berri emango dio eta agintaritza horrekin kolaboratuko du, bereziki, ERABILTZAILEAK KOTen edo hirugarrenen eskubideak edo interes legitimoak urra ditzaketen edukiak sartzen dituenean.

7.2 Sarbide-giltzen zaintza: ERABILTZAILEA izango da, zerbitzu anitzak kontratatzeko, erregistratzen denean bere eremu pribatura sartzeko ematen zaizkion giltzen segurtasunaren eta horiek isilpean gordetzearen erantzulea; bere ardura izango da ondo gordetzea, baimenik gabeko hirugarrenei eremu horretara sartzea galarazteko helburuz.

7.3 Arduraz jokatzea: ERABILTZAILEAREN ardura izango da eskatzen zaizkion jarduketa guztiak arduraz gauzatzea; ERABILTZAILEA arduratsua izan behar da, bereziki, bere datu pertsonalen eguneratzeari eta egiazkotasunari dagokionez, batez ere, ERABILTZAILE gisa erregistratzeko inprimakian KOTekiko harremanetarako bide nagusi gisa emandako helbide elektronikoari dagokionez – ikus honako Baldintzen 7. klausula.

 

8. KOMUNIKAZIOAK

KOTek eta ERABILTZAILEAK kontrata ditzakeen zerbitzu anitzen indarraldian zehar sortzen diren gorabehera guztiak elkarri jakinaraztea adosten dute, ahal dela eta beste komunikaziorako beste edozein bideren gainetik, posta elektroniko bidez. Komunikazio horietarako KOTen helbidea info@kotnatura.eus izango da eta KONTRATATZAILEARENA, berriz, www.kot.eus webgunean KOTen erabiltzaile-erregistroaren inprimakian ematen duena. ERABILTZAILEAK helbide elektroniko hori operatibo izateko eta, beharrezkoa izango balitz, eta komunikazioak jasotzen jarraitu ahal izateko, bere eremu pribatutik aldatzeko konpromisoa hartzen du. Nolanahi ere, presazko edozein arazo edo hutsegite gertatuko balitz, komunikazioak telefonoz, faxez, postaz, mezularitza bidez edo lortu nahi den helbururako egokia den bestelako edozein sistemaren bitartez egingo dira. Hala ere, komunikazioetarako lehentasunezko bidea posta elektronikoa izango da; KOTek ez du bere gain hartzen ERABILTZAILEAK emandako helbide elektronikoan gerta litekeen edozein akatsen edo posta ez kontsultatzearen ondorioen gaineko inolako erantzukizunik. Alde bietako bakoitzaren ardura izango da egiten diren komunikazioen kopiak zaintzea eta gordetzea.

 

9.EGILE- ETA MARKA-ESKUBIDEAK

KOT marka erregistratua da. Debekatuta dago, KOTen berariazko baimenik gabe, KOT markaren izena zein logotipoa edozein modutan erabiltzea. Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Gainera, KOTen webguneak eduki propioak, programak eta diseinua egile-eskubideen babes osoa dauka; guztiz debekatuta dago, KOTen berariazko baimena izan ezean, babestutako elementu horiek guztiak erreproduzitzea, komunikatzea, banatzea eta eraldatzea.

 

10. APLIKA DAITEZKEEN JURISDIKZIOA ETA LEGEAK

Baldintza Orokor hauek Espainiako Legeek eraentzen dituzte. Hain zuzen ere, honakoak bete behar dituzte: Kontratazioaren Baldintza Orokorrei buruzko apirilaren 13ko 7/1988 Legean xedatutakoa; 26/1984 Lege Orokorra, uztailaren 19koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarakoa; 1906/1999 Errege Dekretua, 1999ko abenduaren 17koa, kontratatzeko baldintza orokorrekin Kontratazio Telefonikoa eta Elektronikoa arautzen duena; 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa; 7/1996 Legea, urtarrilaren 15ekoa,Txikizkako Merkataritzaren Antolamenduari buruzkoa; eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa. Baldintza orokor hauen ondorioz sor daitekeen edozein eztabaida edo gatazka ebazteko eskumena KONTRATATZAILEAREN bizilekuari dagokion Epaitegiak edo Auzitegiak izango du, kontratatzailea kontsumitzailetzat jotzen bada. Bestela, Gironako Epaitegiek edo Auzitegiek izango dute ebazteko eskumena eta KONTRATATZAILEAK espresuki uko egingo dio egoki dakiokeen beste edozein foruri.

 

11. HAINBAT GAI

Agiri honetako edozein klausula baliogabetzat deklaratzen bada, gainerakoek indarrean jarraituko dute eta aldeen borondatea eta baldintza hauen helburua bera kontuan hartuta interpretatuko dira. Kontratu hau gaztelera hutsez egiten da. Baliteke KOTek ez erabiltzea agiri honetan ematen zaizkion eskubide eta ahalmenetako batzuk; horrek ez du esan nahiko, inola ere, horiei uko egiten dienik, KOTek espresuki hori aitortzen ez badu, behintzat.