KOT online dendan erostea oso erraza da. Menuaren bitartez edo bannerrak erabiliz aukeratu genero eta modeloa, gero neurria aukeratu eta saskira gehitu. Beste produkturen bat gehiago nahi izanez gero, prozesu bera errepikatu eta bukatzerakoan saskira joan. Ordainketa burutzeko beharrezkoak diren datuak bete eta erosketa Paypal bidez ordain daiteke, kontuarekin edo kreditu-txartelarekin. Ez da beharrezkoa paypal kontua izatea edo sortzea, ordainketa-orrian “ordaindu kontuarekin edo kreditu-txartelarekin” klikatu besterik ez da egin behar.
Dudarik izanez gero idatzi denda@kot.eus helbidera eta saiatuko gara zure arazoa konpontzen.
Bidalketak eta itzulketak
Produktuak prestatzeko epea 10 egunez luzatu daiteke.
Bidalketak CORREOS-en bitartez egiten dira.
Honako entrega epe hauek aurreikusten dira:
- Hego Euskal Herria: 2 eta 3 lanegun artean.
- Ipar Euskal Herria eta atzerria: Kontsulta egin.
Eremu edo herrialde jakin batzuetarako bidalketen kasuan, baliteke salgaia Aduanara iristean gastu edo zerga batzuk ordaindu behar izatea. Erosleak ez baditu zenbateko horiek ordaintzen eta ez badu salgaia jasotzen, hala Correosek nola aduanek berau jatorrira bueltatzeko eskubidea izango dute. Gastu horien ordainketa ezin da inola ere berreskuratu
Zenbat kostatzen dute bidalketak?
60€ baino gutxiagoko erosketetan, bidalketak 3,95€ balio du.
60€ gorako erosketetan, bidalketa doakoa da.
Atzerrirako bidalketa gastua 9,95€.
Bidalketa okerrak
Jasotako produktua akastuna bada, erretiratu egingo zaio eta produktu zuzena entregatu, erosleak inolako gainordainik izan gabe.
Itzultzeko baldintzak
Itzulketa bat egin nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri behar duzu erosketa jaso eta hamabost eguneko epean, ondorengo helbide elektronikoaren bidez: denda@kot.eus
Salgai guztiak beren bilgarrian itzuli behar dira, akatsik gabe eta garraiorako babestuta. Hala ez bada, KOTek itzulketa errefusatzeko eskubidea izango du.
Itzulketak KOTera bidali behar dira, 5 laneguneko epean, KOTek itzulketa onartzen duen egunaren ondorengotik hasita. Hala ez bada, errefusatu eta bueltan bidali ahal izango du. Salgaia jaso eta akatsik ez duela ikusi ondoren, erosleari dagokion diru-zenbatekoa itzuliko dio.
Salgaiaren itzulketak sortutako garraio gastuak bezeroaren kontura izango dira.
Bidalketa helbidea ondorengoa da:
KOT (Grafik)
Telleria 2
01400 Laudio (Araba)

