NEWSLETTER LORTU -%10 DESKONTUA LEHENENGO EROSKETARAKO                 BIDALKETAK DOAN 60€-TIK GORAKO EROSKETETAN                NEWSLETTER LORTU -%10 DESKONTUA LEHENENGO EROSKETARAKO                 BIDALKETAK DOAN 60€-TIK GORAKO EROSKETETAN

 


NEWSLETTER LORTU -%10 DESKONTUA LEHENENGO EROSKETARAKO                 BIDALKETAK DOAN 60€-TIK GORAKO EROSKETETAN                NEWSLETTERLORTU -%10 DESKONTUA LEHENENGO EROSKETARAKO                 BIDALKETAK DOAN 60€-TIK GORAKO EROSKETETAN

 

OHIKO GALDERAK

Nola erosi

KOT online dendan erostea oso erraza da. Menuaren bitartez edo bannerrak erabiliz aukeratu genero eta modeloa, gero neurria aukeratu eta saskira gehitu. Beste produkturen bat gehiago nahi izanez gero, prozesu bera errepikatu eta bukatzerakoan saskira joan. Ordainketa burutzeko beharrezkoak diren datuak bete eta erosketa Paypal bidez ordain daiteke, kontuarekin edo kreditu-txartelarekin. Ez da beharrezkoa paypal kontua izatea edo sortzea, ordainketa-orrian “ordaindu kontuarekin edo kreditu-txartelarekin” klikatu besterik ez da egin behar.
Dudarik izanez gero idatzi denda@kot.eus helbidera eta saiatuko gara zure arazoa konpontzen.

Bidalketak eta itzulketak

Produktuak prestatzeko epea 10 egunez luzatu daiteke. Bidalketak CORREOS-en bitartez egiten dira.

Honako entrega epe hauek aurreikusten dira:

  • Hego Euskal Herria: 2 eta 3 lanegun artean.
  • Ipar Euskal Herria eta atzerria: Kontsulta egin.

Eremu edo herrialde jakin batzuetarako bidalketen kasuan, baliteke salgaia Aduanara iristean gastu edo zerga batzuk ordaindu behar izatea. Erosleak ez baditu zenbateko horiek ordaintzen eta ez badu salgaia jasotzen, hala Correosek nola aduanek berau jatorrira bueltatzeko eskubidea izango dute. Gastu horien ordainketa ezin da inola ere berreskuratu.

BIDALKETA OKERRAK

Jasotako produktua akastuna bada, erretiratu egingo zaio eta produktu zuzena entregatu, erosleak inolako gainordainik izan gabe.

ITZULTZEKO BALDINTZAK

Itzulketa bat egin nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri behar duzu erosketa jaso eta hamabost eguneko epean, ondorengo helbide elektronikoaren bidez: denda@kot.eus

Salgai guztiak beren bilgarrian itzuli behar dira, akatsik gabe eta garraiorako babestuta. Hala ez bada, KOTek itzulketa errefusatzeko eskubidea izango du.

Itzulketak KOTera bidali behar dira, 5 laneguneko epean, KOTek itzulketa onartzen duen egunaren ondorengotik hasita. Hala ez bada, errefusatu eta bueltan bidali ahal izango du. Salgaia jaso eta akatsik ez duela ikusi ondoren, erosleari dagokion diru-zenbatekoa itzuliko dio.

Salgaiaren itzulketak sortutako garraio gastuak bezeroaren kontura izango dira.

Bidalketa helbidea ondorengoa da:

KOT (Grafik) Telleria, 2  01400 Laudio (Araba)

Baldintzak / Lege oharra

Ikusi gure baldintzak eta lege oharra hurrengo link-an: https://kot.eus/baldintzak/

Nortzuk gara

KOT arropa marka 1996.urtean sortu zen Laudion. Gure helburua kirol arropa eta jantzi informalak uztartzea zen, gure lurraren ikurrak kalitatezko produktuekin lotzeko. Horretarako, kotoia erabiltzea erabaki genuen, eta hortik sortu zen markaren izena.

Lehenengo bilduma Euskal Herriko zuhaitzen hostoetan oinarritu zen; bigarrena, tokiko faunan. Eta 1999.urtean inguruko mendien irudiak erabiltzen hasi ginen, markaren identifikazio ikur bihurtu dena.

Urteak aurrera joan ahala, KOT Euskal Herri osotik zabaltzea lortu dugu eta orain, online dendaren bidez, mundura zabaldu nahi dugu gure ondarea.

Materiala

Gure jantzien oinarria kotoi organikoa da, GOTS, OCS Blended, OCS 100 eta Oeko tex ziurtagiriak dituena. Horrez gain, material jasangarri berriak erabiltzen hasi gara, tencela (zelulosa oinarri duen ehuna) eta birziklatutako poliesterra, kasu.

Gure filosofia

Bertatik bertarako lana egiten dugu, Euskal Herrian diseinatu eta ekoizpenaren alde nagusia egiten baitugu. Kooperatiba ereduan oinarritzen dugu gure jarduera eta gurean lan egiten duten familiak gure izateko arrazoia dira.

Naturarekiko errespetua gure nortasunaren oinarria da, guk eta gure ondorengoak inguratzen gaituena bizi eta disfrutatu nahi dugulako. Horregatik, jasangarritasunaren bidea uztartzen dugu eta egunero ikasten eta hobetzen saiatzen gara.

Zenbat kostatzen du bidalketak?

60€ baino gutxiagoko erosketetan, bidalketak 3,95€ balio du.
60€ gorako erosketetan, bidalketa doakoa da.

Atzerrirako bidalketa gastua 9,95€.

Zenbat denbora behar da bidalketa egiteko?

Produktuak prestatzeko epea 10 egunekoa izan daiteke gehienez.
Bidalketak CORREOS bidez egiten dira eta 2 edo 3 lanegunetan jasotzen dira.

Ordainketei buruzko galderak

Paypal bidez ordain daiteke, kontuarekin edo kreditu-txartelarekin. Ez da beharrezkoa paypal kontua izatea edo sortzea, ordainketa-orrian “ordaindu kontuarekin edo kreditu txartelarekin” klikatu besterik ez da egin behar.

Gorabeherei buruzko galderak

Bidalketa okerrak: Jasotako produktua akastuna bada, kendu eta produktu zuzena emango zaio, erosleak errekargurik izan gabe.

Itzultzeko baldintzak: Itzulketa bat egin nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri behar duzu erosketa jaso eta hamabost eguneko epean, honako helbide elektroniko honen bidez: denda@kot.eus Salgai guztiak enbalajean itzuli behar dira, akatsik gabe eta garraiorako babestuta. Bestela, KOTek itzulketa ukatzeko eskubidea izango du.

Itzulketak 5 egun balioduneko epean bidali beharko dira, KOTek itzulketa onartzen duen egunetik zenbatzen hasita. Bestela, atzera bota eta itzuli ahal izango du. Salgaia jaso eta akatsik ez duela egiaztatu ondoren, erosleari dagokion zenbatekoa itzuliko dio. Salgaia itzultzeagatik sortutako garraio-gastuak bezeroaren kontura izango dira.

Bidalketaren helbidea honako hau da:
KOT (Grafik) Telleria 2,  01400 Laudio (Araba)