NEWSLETTER LORTU -%10 DESKONTUA LEHENENGO EROSKETARAKO                 BIDALKETAK DOAN 60€-TIK GORAKO EROSKETETAN                NEWSLETTER LORTU -%10 DESKONTUA LEHENENGO EROSKETARAKO                 BIDALKETAK DOAN 60€-TIK GORAKO EROSKETETAN

NEWSLETTER LORTU -%10 DESKONTUA LEHENENGO EROSKETARAKO                 BIDALKETAK DOAN 60€-TIK GORAKO EROSKETETAN                NEWSLETTERLORTU -%10 DESKONTUA LEHENENGO EROSKETARAKO                 BIDALKETAK DOAN 60€-TIK GORAKO EROSKETETAN

KOT arropa marka 1996.urtean sortu zen Laudion. Gure helburua, gure lurraren ikurrak kalitatezko produktuekin lotzea izan da. Horretarako KOTOIA erabiltzea erabaki genuen, eta hortik sortu zen markaren izena.

1996

Lagunak, gazteak… Laudio herrian kokatutako ilusioz beteriko proiektua hasi zen. Inkonszientzia puntu batekin noski, baina gogo eta ideia askorekin KOT marka martxan jarri zen.

30 urteetan jende asko pasa da gure txokotik… batzuk hasieratik daude hemen. Xabi, Eneko, Ari…

Beste askok beste bide bat aukeratu zuten  eta beste batzuk iada ez gaude gurekin; atzera begirako lan honek errepasoa egiten lagundu gaitu eta horrela Iñakiri (Witxi) gure omenalditxoa egin nahi diogu, irudimenaz eta trebeziaz beteriko laguna.

Filosofia argi batekin hasi genuen gure bidea:

naturarekiko errespetua.

1997

Gure lantokiaren barne KOT marka eratu zen. Tramankulu Grafikoak edo Tram Grafik. Diseinu grafikoa, errotulazio muntaketak, produktu eta aplikazioak burutzen genituen. Horrela, naturalki sortu genuen. KOT marka martxan jarri zen.

ANIMALIAK

1998

Euskal Herriko eta naturarekiko maitasuna erakusteko modu paregabea… ideia ederra iruditu zitzaigun!!

AIZKORRI, ORHI, GORBEIA, HIRU ERREGE ETA ANBOTO IZAN ZIREN GURE LEHEHENGO GAILURRAK.

2000-2003

Aldaketa urteak etorri ziren; jende berria sartu zen taldera (Eider, Katixa eta Miren), bulego berrira trasladatu ginen eta KOTek goraka egin zuen, arropa marka izaera hartuz.

2001 bilduma diseinuak

Gure arropa janztea natura zaintzeko modu bat da.

2005

2005eko katalogoa sortzeko gure lagun eta senideak gonbidatu genituen eta jaitxo bat montatu genuen. (Hemen iada Iker gurekin zegoen). Arratsalde ederra izan zen!!

7=1  2005 BILDUMA

2006-2009

Urte oparoak izan ziren; hamaika proiektu, kolaborazio, bilduma berezi eta ildo berriak sortu genituen. 2006an gure filosofiari mantenduz kooperatiba batetan bihurtu ginen (Tram Grafik → Grafik sarea Koop.e.). Eta Aitor gurekin elkartu zen.

FOTOLITOA

KOT sustraitik jaiotzen da.
Lurretik, naturatik eta identitatetik.

MENDI EXPO 2008

EUSKAL MENDI FEDERAZIOAREKIN KOLABORAZIO AKORDIOA SINATU GENUEN

KOT EIRE IRLANDAN SALTZEKO BILDUMA

NAFARROA OINEZ 2007

7=1 ILDO BERRIA SORTU GENUEN

GURE DENDA ASKOREKIN ELKAR LANEAK ARITU GINEN ETA KOT ESKAPARATE EDERRAK SORTU GENITUEN.

BESTE BILDUMA BATZUK EGIN GENITUEN PIRINEOETAN

WEBGUNEA

 2010

Krisi ekonomikoak gu ere kolpatu gintuen. Hala ere, aurrera egin genuen, proiektuan sinesten jarraitzen genuelako. Lan handiko urteak izan ziren, eta guztion artean aurrera egin genuen. Urte honetan, Saioa etorri zitzaigun.

 2016

KOT markak 20 urte bete zituen!!!

Inflekzio puntu bat izan zen. Pixkat nostalgikoak jarri ginen eta gure lehen bilduma “revival” sortu genuen. Hartzai txakurra, Arrano Beltza, Haritza eta Pagoa. Baina oraingoan, eta lehen aldiz kotoi organikoarekin produzitu genituen.

Gure filosofiari eutsita hor ikusi genuen kotoi organikoa eta jasangarritasuna izango zirela gure oinarrizko zutabeak. Gure etorkizunerako pausuak eraikitzen ari ginen.

Gure urtemuga ospatzeko gure herrian pop up store bat ireki genuen aste santu horretan. Lana bai, baina esperientzia polita ere bai.

20 URTE LOGO BEREZIA

GARA KOLABORAZIOA

20 URTE OSPATZEKO POP UP STORE (LAUDIO)

2018

2018an gure eskualdeko (Aiaraldea) hiru gaztek (Jon Fonbellida, Iker Zubizarreta eta Besaide Astobiza) Himalaiara abiatu ziren abentura eder bat bizitzera eta KOT beraiekin bidelagun izan zuten.

“Oxigenoa euskarari 6000 metrotan ere” ekimenaren inguruan Euskal Herriko hainbat gaztek euskararen aldeko zeharkaldia burutu zuten, eta hango beste 10 sherpa gazteekin elkarrekin aritu ziren, elkartasuna, autokudeaketa eta euskara munduan zabaltzea beraien helburuak izan zirelarik.

OXIGENOA EUSKARARI 6000 METROAN ERE

2020

Pandemia egun batetik bestera heldu zen. Orduan, aspaldiko ideiari eutsi genion eta bilduma osoa ONLINE saltzen hasi ginen. Honekin batera sare sozialetan presentzia areagotu genuen.

Pandemian murgilduta gure diseinatzaile berria gurera etorri zen, Maria. Gure marka beste fase berri batean murgildu zen.

ELEMENTU BERRIAK

KOT ONLINE DENDA

KOT MERKATUA GOIKO SOLAIRUAN, GURE BULEGOAN, EGIN GENUEN LEHEN ALDIZ

2020

Pandemia egun batetik bestera heldu zen. Orduan, aspaldiko ideiari eutsi genion eta bilduma osoa ONLINE saltzen hasi ginen. Honekin batera sare sozialetan presentzia areagotu genuen.

Pandemian murgilduta gure diseinatzaile berria gurera etorri zen, Maria. Gure marka beste fase berri batean murgildu zen.

ELEMENTU BERRIAK

KOT ONLINE DENDA

KOT MERKATUA GOIKO SOLAIRUAN EGIN GENUEN LEHEN ALDIZ

Gure markaren nortasuna indartzeko asmoz, hurrengo urteetan urrats erabakigarria eman genuen: ereduekin (modeloekin) egindako argazkigintza txertatu genuen gure online dendan.

Aldaketa honen bidez, gure produktuen moldakortasuna erakusteaz gain, erosketa-esperientzia humanizatu nahi genuen; horrela, gure publikoa jantzi bakoitzean islatuta ikusi daiteke, gure komunitatearekin konexio autentikoagoa eta hurbilagoa lortuz.

Gure modeloak lagun eta famila izan dira eta izaten jarraitzen dute. Ezinbesteak dira gure diseinuak biziarazteko. 

2026

Orain 30 urte gazte lagun talde batek sortu zuen KOT. Garai horietan ez zuten pentsatzen honaino helduko ginenik. KOT markak bere hasierako filosofia berdinarekin, jarraitzen du, baina gaur egungo behar eta ezaugarriei eutsita.

Iraunkortasuna, jatorrizko diseinua eta konpromisoa: hasieratik gurekin bidaiatu duten hiru zutabe izan dira.

Aurten bai udaberri-uda kanpainan eta bai udazken-neguko bildumetan gure aintzinako diseinu berezi batzuen berredizioa eskeiniko dugu. Eta ikusiko duzue guztiz egungoak direla.

30 urtemuga hau balioko zaigu eskerrak emoteko; bai Gure familia, lagunak, ingurukoak, sostengatu gaituzten dendak eta urte guzti hauetatik gure tailerretik pasatu direnak…hauei guztiei eskerrak emon nahi diegu.

Gure bidea ez da bakarrik gurea.

Zurekin egin dugu 30 urtez.