Gure jantziek GOTS, OCS Blended,
OCS 100 eta Oeko tex ziurtagiriak dituzte.
Material berriak.
Kotoiaz gain material jasangarri berriak erabiltzen hasi gara, tencela (zelulosa oinarri duen ehuna) eta birziklatutako poliesterra, kasu.
Bertatik bertara.
Euskal Herrian diseinatu eta egiten dugu ekoizpenaren alde nagusia.
Jasangarritasuna.
Naturarekiko errespetua gure nortasunaren oinarria da, guk eta gure ondorengoek inguratzen gaituena bizi eta disfrutatzea nahi dugulako.
Tinta ekologikoa.
Diseinu guztiak oinarrian ura duten tintekin sortzen ditugu, disolbagarriekin beharrean.
Sarean.
Produktu berriak etengabe gehituko ditugu. Gure sare sozialak jarraitu nobedade guztien berri izateko.
Hazidun etiketak.
Gure etiketak hazidun paperarekin eginak daude animaliak elikatu edo landatu eta loreak ernetzeko.
Poltsa konpostagarriak.
Gure jantziak babesteko BPIk (Biodegradable Products Institute) eta TÜV Austriak konposta egiteko moduko ziurtagiriak betetzen dituen poltsa konpostagarrietan biltzen ditugu.
Hobetzeko konpromisoa.
Ikasketa eta berrikuntza etengabean gaude, bildumaz bilduma hobetzen joateko.